Maite Iriartek eta Eneritz Arrietak jokatuko dute lau eta erdiko Emakume Master Cupen Lehen Mailako finala

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 19a

Azpeitiarrak Oihana Orbegozo herrikidea menderatu du finalaurrekoan, eta azkoitiarrak Iratxe Ibarra. Abenduaren 6an lehiatuko dira txapelaren bila, Sopelan (Bizkaia).

Maite Iriarte, Azpeitian jokatu zen jardunaldiko partida batean. (Ihintza Elustondo) Emakume Master Cup lau eta erdiko pilota txapelketaren finalaurrekoak jokatu dituzte gaur eguerdian Berrizen (Bizkaia). Lehen Mailako txapelketan, jakinekoa zen azpeitiar bat iritsiko zela finalera. Izan ere, Maite Iriarte eta Oihana Orbegozo aurrez aurre izan dira gaur Berrizen, eta Iriarte izan da txapela jokatzeko txartela lortu duena, Orbegozo 18 eta 12 garaituta. Aukera asko zegoen, era berean, finalean Azkoitia-Azpeitia lehia kantxan izateko, beste finalaurrekorako salkatuta zegoelako Eneritz Arrieta. Eta azkoitiarrak ez du hutsik egin gaur, Iratxe Ibarrari 18 eta 2 irabazita. Elite mailako finala ere erabakita gelditu da gaur Berrizen: Maider Mendizabalek eta Leire Etxanizek jokatuko dute. Emakumeen lau eta erdiko txapelketaren bi finalak abenduaren 6an jokatuko dituzte, Sopelan (Bizkaia).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide