IRUDIETAN: Santa Zeziliaren omenezko jaialdiak eta kontzertuak Azkoitian eta Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 18a

Asteazkenean, hilak 22, izango da Santa Zezilia eguna, baina musikarien zaindariaren omenez urtero ekitaldiak egiten dituzten eskualdeko talde gehienek asteburu honetara aurreratu dituzte ospakizunak. Hori da, esate baterako, Azkoitiko Bizkargi Musika Eskolakoen eta Azpeitiko Udal Musika Bandakoen kasua. Bizkargikoek atzo kalean eta Elkarguneko jaialdian izan zituzten hitzorduak (ikusi argazki gehiago Maxixatzen.eusen). Azpeitiko Bandakoek, berriz, gaur ospatu dute Santa Zezilia; kalejiran ibili ondoren, 19:00etan Azoka Plazan elkartu dira, kontzertua emateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide