ARGAZKIAK: Sanagustin jendez bete zuten Gorka Urbizuk eta Gotzon Barandiaranek

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 17a

  Sanagustin kulturgunea jendez bete zuten atzo iluntzean Gorka Urbizu abeslariak eta Gotzon Barandiaran idazleak Azpeitia DA! emanaldiarekin. Durangoko Azokaren Ahotsenearen 10. urteurrena dela-eta antolatutako musika eta poesia saioak 400dik gora lagun elkartu zituen. Kantuak eta poesia irakurketak tartekatuta, ordubete inguruko saioa eskaini zuten Urbizuk eta Barandiaranek. Lekunberrikoak, gitarra akustikoa eskutan, Berri Txarraken eta Katamaloren abestien moldaketak jo zituen. Larrabetzukoak, berriz, bere eta besteren testuak errezitatu zituen; tartean, baita Jose Luis Otamendi azpeitiarraren eta Ekhine Eizagirre zarauztarraren bana ere. (Argazkiak: Ihintza Elustondo)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide