XXV. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia martxoaren 24an izango da

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 15a

Desi Jisak izan zen helmugara aurrena iritsi zen emakumea, iaz. (Uztarria.eus) Badu data 2018ko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak. Bi herriak lotzen dituen lasterketa martxoaren 24an izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Azkoitia-Azpeitiak 25 urte beteko ditu datorren urtean, eta urtemugaren harira, lasterketa berezia prestatu nahi dute antolatzaileek. Datozen hilabeteetan emango dituzte xehetasunak. Aurten, "ibilbide hobea" izan du lasterketak, eta parte-hartzeak gora egin du. Guztira, 867 atletak eman zuten izena maratoi erdirako, 766 gizonezkok eta 101 emakumek. Joseph Kiprono Kiptum keniarra (1:00:37) eta Desi Jisa bahraindar sortzez etiopiarra (1:09:25) izan ziren helmugara iristen aurrenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide