Imanol Arregi 'Iturbide' pandero-jotzailearen biografia aurkeztuko dute zapatuan, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 14a

Amagoia Gurrutxaga 'Berria'-ko kazetariak eta idazleak jaso du Loiolako pandero-jotzailearen bizitza 'Iturbide, igitai jolea' liburuan.

Imanol Arregi 'Iturbide' pandero jotzailea, Loiolako Iturbide baserriaren atarian. (Argazkia: Ainitze Agirrezabala) Imanol Arregi Iturbide pandero-jotzaile azpeitiarraren biografia liburu-diskoa aurkeztuko du larunbatean Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, Azpeitian. Amagoia Gurrutxaga Berriako kazetariak eta idazleak jaso du Loiolako pandero-jotzailearen bizitza Iturbide, igitai jolea liburuan. Arregi Loiolan jaio zen Iturbide baserrian, 1935ean, eta familiatik datorkio trikitiarekiko zaletasuna. Panderoa jendaurrean lehen aldiz Urrestillan jo zuen Iturbidek, eta, gero, "igandeko pieza buruan, arbitara sorora bidean, igitaiarekin jarduten" zuen. Loiolatarraren esanetan, ordea, "horrek ez dauka inolako meriturik. Igitaiak oso terreno txikia zeukan, eta baliteke nire pandero jotzeak, tarte txikian soinu ugari ateratzeko gaitasunak, zerikusia izatea horrekin. Nik, izan ere, ez dut mugimendua eskumuturretik egiten; hatzekin, baizik". Iturbideren bitxikeria hori hizpide izendatu du Gurrutxagak pandero-jotzailearen bizitza jasotzen duen biografia. Larunbateko aurkezpenea Azpeitiko udaletxean izango da 12:00etan, eta han izango dira liburuaren protagonista Imanol Arregi Iturbide, liburuaren egile Amagoia Gurrutxaga, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko lehendakari Agurtzane Elustondo eta Azpeitiko Udaleko zinegotzi Josu Labaka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide