Baserritar jantziak jasoko dituzte Azpeitiko Elkargunean

Urola Kostako Hitza 2017ko aza. 14a, 09:55

Herritarrei dei egin diete etxean "hautsak janda" dituzten baserritar jantziak, "bereziki umeenak", Elkargunera eraman ditzaten. Baserritar jantziak dituztenek, ostiralean 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era eman ditzakete jantziak Elkargunera.

Gabonak gerturatzen ari diren honetan, Elkar-ekin taldeak baserritar arropak biltzen hasi da. Berrerabilera bultzatzea, zentzuzko kontsumoaren alde egitea eta materiala edozeinentzat eskuragarri jartzea da Elkar-ekinen helburua; izan ere, taldeko kideen arabera, azken asteotan herritar asko joan da Soreasuko Elkargunera baserritar arroparen bila. "Ez dugu nahikoa jantzi herritar horien guztiei eskaerei erantzuteko", azaldu dute. Horrenbestez, herritarrei dei egin diete etxean "hautsak janda" dituzten baserritar jantziak, "bereziki umeenak", Elkargunera eraman ditzaten. Elkar-ekinek esan duenez, beraiek arduratuko dira jantzi horiei erabilera egokia emateaz. Hala, baserritar jantziak dituztenek, ostiralean 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era eman ditzakete jantziak Elkargunera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide