Antzerki eskolen astea hasi da Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 13a

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen barruan, ikastetxeei eta gaztetxoei zuzendutako eskola antzerkien astea hasi dute gaur goizean. Azpeitiko, Azkoitiko eta Zumaiako ikastetxeetako ehunka ume elkartu dira Soreasu antzokian, Landaberri Ikastolako eta Kukuka Antzerki Ikastolako ikasleek eskaini dituzten Ingurulermena eta Dantza Garaikidea antzezlanak ikustera. LHko bosgarren eta seigarren mailetako ikasleak joan dira lehen saioa ikuslea, eta arratsaldean, DBH lehenengoen eta bigarrengoen txanda izango da. 15:30ean, Landaberri Ikastolak Bost antzezlana eskainiko du, eta Kukuka Antzerki Ikastolak Txinpaz Z. Bihar jarraituko dute eskola antzerkiek, eta aste osoan iraungo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide