Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenetik ospakizunetan aritu ondoren, atzo amaitu zuten San Martin astea Azpeitiko adinekoen egoitzan. Azken egunean, Familien Eguna ospatu zuten egoiliarrek, eta beraien senideen laguntzarekin festa giroa nagusitu zen egun osoan. Goizean, meza nagusia egin ondoren, toka txapelketan aritu ziren egoiliarrak, eta, ondoren, bazkaria egin zuten. Arratsaldean, karaokean aritu ziren, eta Izarra trikitilariaren erromeriarekin amaitu zuten festa.