BIDEOA: Adin-Adin egitasmoko bertso saioa egin dute San Martin egoitzan

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 10a

https://youtu.be/vWkUBoOjj7Q

San Martin Astea ospatzen ari dira Azpeitiko adinekoen egoitzan eta, aurreko urteetan bezala, aurtengo egitarauaren barruan txertatu dute Adin-Adin egitasmoaren eskutik datorren bertso saioa. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk bertsoak eramaten dituzte Gipuzkoa osoko zahar etxeetara programa horrekin. Gaur, Azpeitikoaren txanda izan da eta, hirugarren urtez jarraian, Beñat Lizaso eta Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe izan dituzte kantari egoiliarrek, langileek eta senitartekoek. Bertsolariei bertsotan egin diete harrera ikusleek, bideo honetan entzun eta ikus daitekeenez.

Gaur arratsaldeko saioaren argazkiak Uztarria.eusen ikus daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide