Buffalo eta Grande Days taldeek kontzertua eskainiko dute igandean Sanagustinen

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 10a

Katapulta Tour Gipuzkoa egitasmoaren programazio barruko emanaldia izango da. 19:00etan hasiko da eta sarrera doan da.

Kontzertuak iragartzeko kartela. (Katapulta Tour) Bi musika talderen kontzertuak entzuteko aukera izango da igande honetan Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasita, Zarauzko Buffalo eta Donostiako Grande Days dira kulturguneko Arkupea bereganatuko dutenak. Katapulta Tour Gipuzkoa egitasmoaren barruko emanaldia izango da; musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da Katapulta, gipuzkoar talentu berriak sustatzeko eta ezagutarazteko helburua duena. Hemen, Buffaloren Zinematik kantuaren bideoklipa: https://www.youtube.com/watch?v=FwwrHQ32wRQ

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide