Gipuzkoako gizarte politikak izan zituen hizpide atzo Maite Peña diputatuak

Urola Kostako Hitza 2017ko aza. 10a, 10:29

Munohaundi elkarteak antolatutako solasaldian dozenaka lagun izan ziren. Datorren ostegunean pentsio sistema publikoaren etorkizuna izan zuten hizpide.

Maite Peñaren hitzaldiko irudia. Munohaundi elkarteak antolatuta, hitzaldia eskaini zuten atzo Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Saileko diputatuak eta Elena Luquin Gipuzkoako Gurutze Gorriko Giza Esku-Hartze zuzendariak. Gizarte politikak Gipuzkoan dituen erronkak izenburupean eskaini zuten solasaldia Baigerako aretoan, eta dozenaka lagun bertaratu zen. Elkarteak beste hitzaldi bat ere antolatu du; hain zuzen ere, pentsio sistema publikoaren etorkizunaz ariko dira hizketan Iñigo Barandiaran Espainiako Kongresuko EAJko diputatua, Eduardo Garcia Geroa Pentsioak elkarteko kidea eta Luis Miguel Ugarte Lagun Aroren gizarte babes sistemaren zuzendaria. Hitzaldia datorren ostegunean, hilaren 16an, izango da, Sindikatu Zaharrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide