Eskulan tailerra egingo dute Azpeitiko liburutegian, eta izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 8a

Azpeitiko Udal Liburutegiak eskulan tailerra antolatu du Haur Hezkuntzako bosgarren mailako umeei zuzenduta. Azaroaren 14an, asteartean, elkartuko dira liburutegian, 17:30ean, eta bertan parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko. Ostiralean amaituko da izena emateko epea, eta interesa dutenek liburutegira edo ludotekara jo beharko dute. Ikastaroan parte hartzeko plazak mugatuak dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide