ARGAZKI BILDUMA: Kantujira taldearen bisita jaso dute Azpeitiko San Martin egoitzako egoiliarrek

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 6a

Martxan da Azpeitiko adinekoen egoitzak urtero antolatu ohi duen San Martin Astea. Gaur, astelehena, hasi dira San martin egunaren bueltan prestatu dituzten ekintzekin. Udal ordezkariek eta Iraurgi ikastetxeko haurrek inauguratu dute astea, pregoiarekin. Arratsaldean, aldiz, Kantujira taldeko lagunen bisita jaso dute San Martin egoitzako egoiliarrek, eta guztiak kantuan aritu dira, elkarrekin. Bihar jarraituko dute egitarauarekin. Goizean, Iraurgi ikastetxeko haurren emanaldia izango da, eta  arratsalderako zine foruma antolatu dute Kulturaz kooperatibarekin elkarlanean. Hau da datozen egunetarako prestatu duten egitaraua, osorik: Azaroak 7, asteartea
  • 11:00. Iraurgi ikastetxeko haurren emanaldia.
  • 16:30. Zine foruma: Iraurgiko bailara, San Agustin kulturgunearen laguntzarekin.
Azaroak 8, asteazkena
  • 11:00. Nagusilaneko Jose Maria Soroarekin kantaldia.
  • 16:00. Txokolatada, boluntarioekin.
  • 17:00. Bingo berezia, boluntarioen eskutik.
Azaroak 9, osteguna
  • 11:00. Karta txapelketa.
  • 17:30. Juan de Antxieta musika eskolako ikasleen emanaldia.
Azaroak 10, ostirala.
  • 11:00. San Martin bingoa.
  • 16:45. Bertso saioa, Adin-adin programaren barruan, Juanjoxe Eizmendi Loidisaletxeeta Beñat Lizaso bertsolariekin.
Azaroak 11, zapatua. San Martin eta Familien Eguna
  • 10:30. San Martin eguneko meza nagusia.
  • 12:00. Toka txapelketa.
  • 13:30. Familiekin bazkaria.
  • Bazkalondoren, karaokea.
  • 17:00. Izarra trikitilariekin erromeria.
[flickr_set id="72157688939964704"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide