https://vimeo.com/241152801
Nerabe zela hasi zen futbolean Peña, Lagun Onaken. Zazpi urtez Espainiako Lehen Mailan jokatu ondoren –sei Realarekin eta bat Oiartzunekin–, Bigarren Mailan ari da aurten, Oiartzunen.
Erlo Telebistak elkarrizketa osoa jaso du bideo honetan. Horrez gain, egunotan banatzen ari den azaroko
Uztarria herri aldizkarian elkarrizketaren laburpen zabala irakur daiteke.
Azpeitiko Kultur Mahaiak, Erlo Telebistak, Sanagustin kulturguneak,
Urola Kostako Hitzak eta Uztarria Komunikazio Taldeak 2016ko ekainean estreinatu zuten azpeitiar ezagunak protagonista dituen
Sanagustineko elkarrizketak zikloa. Hauek dira Peñarenaren aurretik egindako elkarrizketak:
Jabier Larrañaga (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza diputatua)
Erika Olaizola (aktorea)
Mikel Labaka (futbolari ohia eta entrenatzailea)
Miren Odriozola (internazionalista)
Iban Arregi (Berria Taldeko kontseilari ordezkaria)