Photoshop ikastaroa eskainiko dute ostegunean Azpeitiko Gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 6a

Bi saio eskainiko dituzte Gaztetxeko kideek, eta ostegunekoa da aurrena. Ikastarora bertaratzen direnek oinarrizko tresnak nola erabiltzen diren edota kartelak egiteko jakin beharreko xehetasunak ikasiko dituzte, besteak beste.

Azpeitiko Gaztetxeak joan den ostiralean ekin zion azarorako prestatutako ekintzei, El Salariadoren solasaldiarekin. Orain, photoshop tailerrak hartuko du lekukoa. Ostegunean, azaroaren 9an, gaztetxeko kideek argazkiak editatzeko Photoshop  programa nola erabili erakutsiko dute.
Guztira, bi saio eskainiko dituzte. Datorren ostegunekoa izango da aurrena, eta 18:00etan hasiko da. Interesa duen edonor bertaratu daiteke, eta bertan photoshoparen oinarrizko tresnak nola erabiltzen diren ikasiko dute, baita kartelak egiteko jakin beharreko xehetasun batzuk ezagutu ere. Bigarren saioa hurrengo ostegunean, azaroaren 16an, izango da, 18:00etan hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide