Samartinak ospatuko dituzte Azpeitiko Bustinzuriko Errebalean ostiralean eta zapatuan

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 6a

Mus txapelketarekin hasiko dituzte festak hilaren 10ean, eta egun osoko egitaraua prestatu dute San Martin egunerako.

Asteburuarekin iritsiko dira aurtengo festak Azpeitiko Bustinzuriko Errebalera. Ostiralean eta zapatuan ospatuko dituzte samartinak; mus txapelketarekin hasiko dituzte festak hilaren 10ean, eta egun osoko egitaraua prestatu dute hilaren 11rako, San Martin eguna. Hau da bi egunetarako prestatu duten egitaraua: Azaroak 10, ostirala
  • V. Mus Txapelketa jokatuko da 22:00etan hasita Pikua eta Urtzi tabernetan. Izen-ematea egunean bertan egin beharko da.
Azaroak 11, zapatua, San Martin eguna
  • 13:00. Zezen txikiak eta poniak.
  • 16:30. Sokamuturra.
  • 19:00. Triki-poteoa.
  • 21:00. Afaria Txokoa jatetxean. Pikua tabernan eman behar da izena eta osteguna da horretarako azken eguna.
  • 23:00. DJ Josu Rodriguez, Pikua tabernan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide