Abel Segurola artzainaren artaldea Azpeitira iritsi da

Ainitze Agirrezabala 2017ko azaroaren 5a

Uda Txindoki mendiaren magalean igaro ondoren, Abel Segurola artzain azpeitiarrak 500 buruko artaldea Loiolako santutegiaren ondoko belardi batera eraman du gaur eguerdian. Segurolak Urola Kostako Hitzari adierazi dionez, izatez 600 buru ditu, baina haietatik 100 umea egiteko daude, eta haiek aurretik ekarri zituen etxera, Urrakin duen Urreta Txiki baserrira. Aralarretik Azpeitira 50 kilometro inguruko bidea oinez egin du Segurolak, hiru egunetan. Azpeitiko kaleetan trashumantziaren postal polita utzi dute Segurola artzainak eta haren artaldeak. https://youtu.be/RY0Gxq3bluc

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide