Ezkurra II.ak eta Ionek irabazi dute Azpeitiko XVIII. Erremonte Txapelketa

Ainitze Agirrezabala 2017ko azaroaren 4a

40-26 garaitu zituzten Etxeberria IV.a eta Endika. Hirugarren eta laugarren postuengatik lehian aritu ziren Matxin III.a eta Zubiri Utergaren eta Agirrezabalaren aurka, eta azken horiek irabazi zuten, 35-33.

Ezkurra II.ak eta Ionek irabazi dute Azpeitiko XVIII. Erremonte Txapelketa, Etxeberria IV.a eta Endika 40-26 garaituta. Atzo arratsaldean jokatu zituzten finalak, Izarraitz Pilotalekuan, 18:30ean hasita. Final nagusiaren aurretik, txapelketako hirugarren eta laugarren postuengatik lehian aritu ziren Matxin III.a eta Zubiri Utergaren eta Agirrezabalaren aurka, eta azken horiek irabazi zuten, 35-33. Sari-banaketaren ostean, Ionek SD edo IPad-aren zozketarako papertxoa atera zuen, eta bere ilobarentzat eta haren lagun bat izan ziren zortedunak. Finalen harira, giro polita nagusitu zen pilotalekuan. Hona hemen atzoko jaialdian hartutako irudiak: [flickr_set id="72157665854862269"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide