Bertan behera gelditu da gaur Azpeitian egitekoak ziren antzerki laborategia

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 1a

Euskal Antzerki Topaketen barruan, bosgarren urtez antolatu dute Antzerki Eskolen Eguna, eta, lehen aldiz, helduentzako egitaraua prestatu dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, ez da nahikoa jende apuntatu ekintzetara.

Antzerki topaketen antolatzaileak eta parte hartzaileak. (Ainitze Agirrezabala) XXXV. Euskal Antzerki Topaketei ekiteko, V. Antzerki Eskolen Eguna egitekoak ziren gaurkoan, baina bertan behera gelditu da. Izan ere, antolatzaileek azaldu dutenez, ez du nahikoa jendek izena eman gaurko prestatuta zuten antzerki laborategian. Bosgarren urtez antolatu dute Antzerki Eskolen Eguna, eta berrikuntza bezala, helduei zuzendutako egitaraua prestatu dute aurtengoan EHAZEk eta Metrokoadroka Sormen Laborategiak. Beste urteetan umeentzako ekintzak prestatu izan dituzte, eta, lehen aldiz, helduekin proba egin nahi izan dute aurtengoan. Dena den, ez da posible izan, jendearen erantzun falta tarteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide