Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Duintasuna Gipuzkoako jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak deituta, 10:00etan izango da, plazan, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko bilkura.
Duintasuna Gipuzkoako pentsiodunen elkarteak deituta, elkarretaratzea egingo dute bihar Azpeitian. "Gutxieneko pentsio duina" aldarrikatzeko elkartuko dira: Eusko Jaurlaritzak bermatutako gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eskatzen dute. 10:00etarako jarria dute hitzordua, plazan.
EAEn 2015eko uztailean pentsio sariaren batez bestekoa 1.099 eurokoa izan arren, "pentsiodunen gehiengoa ez dela kopuru horretara iristen" gogoratu dute Duintasunekoek. "Adin handiko pertsona asko eta askoren pentsioak pobrezia egoeran bizitzera eramaten ditu, eta bereziki emakumezkoek pairatzen dute egoera larriena".