Sagardo Eguna egingo dute larunbatean Loiolan

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 30a

13:00etatik aurrera, auzoan bertan ekoitzitako 12 sagardo dastatu ahal izango dira. Basilikaren aurrean jarriko dituzte postuak.

Datorren larunbatean, azaroaren 4an, Sagardo Egunaren lehen edizioa egingo dute Loiolan. Basilikaren aurrean jarriko dituzte postuak, eta 13:00etatik aurrera, Loiolan ekoitzitako 12 sagardo dastatu ahal izango dira. Bertaratzen direnek bi euro ordaindu beharko dute edalontzia eta pintxoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide