(The Friday's Crew)
The Friday’s Crew taldeak gaur arratsaldean Facebook bidez jakinarazi du bihar Azkoitiko plazan eskaintzekoa zen kontzertua bertan behera gelditu dela, "azken orduko ezusteko baten ondorioz". Taldeak barkamena eskatu die "kontzertura gerturatzekoak ziren pertsona orori". Dena den, azaldu dute Rude Pride talde madrildarrak kontzertua eskainiko duela 22:30etik aurrera, eta antolakuntza lanean ari dela The Friday’s Crewren ordezko talde baten bila. Azkoiti-Azpeitiko taldeak "hitza eman" du laugarren diskoa kaleratu ondoren Azkoitiko plazara itzuliko dela, "inoiz baino indartsuago".
Hemen irakur daiteke UROLA KOSTAKO HITZAK aste honetan taldeari egindako elkarrizketa.