Azpeitian aurkeztu dute 'Pasaiako badia' dokumentala

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 27a

Asteartean Iruñean estreinatu ondoren, Azpeitira iritsi zen atzo iluntzean Pasaiako badia dokumentala. Espainiako Poliziak 1984ko martxoaren 22an Pasaian hil zituen Komando Autonomo Antikapitalistetako Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrekin eta Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Isidro Izura Pelu iruindarrekin gertatutakoaren bueltan osatu duten lana herritarren aurrean aurkeztu zuten Yuri Agirre, Xabier Otamendi eta Erik Aznal azpeitiarrek Soreasu antzokian. Atzoko lehen saioaren ostean, igandean (19:30) eta astelehenean ere (21:00) izango da Pasaiako badia Soreasun ikusteko aukera. (Argazkiak: Maialen Etxaniz)  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide