Azpeitiko lurrun trenak azaroaren 1ean egingo du denboraldiko azken itzulia

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 25a

Zapatuan eta igandean martxan egongo da , eta asteazkenean egingo du 2017ko joan-etorria.

Ohiko zerbitzuaren azken lau itzuliak egingo ditu Burdinbidearen Euskal Museoko lurrun trenak azaroaren 1a, asteazkena, bitartean. Larunbatean, urriaren 28an, Lasaora bi itzuli egingo ditu lurrun trenak. Aurrenekoa 12:30ean irtengo da eta bigarrena 18:00etan. Igandean, hilak 29, joan-etorri bat egingo du, 12:30ean abiatuta. Asteazkenean, azaroaren 1ean, itxiko da lurrun trenaren denboraldia. Urteko ohiko zerbitzuaren azken itzulia 12:30ean hasita egingo du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide