Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 25a

Igerilekuan eman daiteke autobuserako izena, sei euroren trukean. Gehienez, 60 lagunentzat tokia izango da autobusean

Azaroaren 12an izango da Behobia-Donostia lasterketaren aurtengo edizioa, eta Azpeitiko udalak, azken urteetako moduan, hasierako puntura joateko autobusa antolatu du proban parte hartuko duten lasterkarientzat. Autobuserako izena eman daiteke dagoeneko igerilekuan, eta kirolariek sei euro ordaindu beharko dute bidaiagatik. Udalak antolatutako autobusean, gehienez, 60 pertsona joan ahal izango dira. Azaroaren 12an 07:20an abiatuko da autobusa anbulatorio aurretik Behobiara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide