Degurixa-Andarto ibilaldia antolatu du Lagun Onak MBk zapaturako

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 24a

 Azpeitiko Lagun Onak mendi bazkunak Degurixa-Andarto ibilaldia antolatu du datorren zapaturako, urriaren 28rako. Egun osoko irteera izango dela aurreratu dute antolatzaileek, eta ibilbidea 7 ordu ingurukoa izango da. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek, ostegunera bitartean egin dezakete izen-ematea, mendi bazkunaren webgunean edo Eliz Kalean duen tabernan.
Lagun Onakeko bazkide direnek 4 euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta bazkide ez direnek 6 euro. Parte-hartzaileak 08:00etan irtengo dira autobusez, anbulatorio aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide