1986an Annapurnara espedizioa egin zuten zortzi azpeitiarrak. (Argazkia (Argazkia: Agustin Arenas)
Paradisu Zinema zineklubak eta Kulturaz kooperatibak irailean jarri zuten erronka bete dute. Lortu dituzte
Annapurna II 1986 proiektua finantzatzeko 10.000 euroak. Gaur, urriak 22, eman dute horren berri, eta eskerrak eman dizkiete egitasmoa babestu duten guztiei.
Annapurna II 1986 proiektuak bi xede ditu. Batetik, 1986an Annapurna mendia igotzeko eginiko saiakera jasotzen duen dokumentala berreskuratzea, eta, bestetik, hura gertatu zedin egon ziren arrazoiak eta zailtasunak jasotzen dituen dokumental berri bat egitea, protagonisten adierazpenak jasota.