Haurrentzako parkea jarrita, amaitu dituzte Damasoko plaza eraberritzeko lanak

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 20a

Aste honetan bertan jarri dute haurrentzako parke berria Damason. (Maialen Etxaniz) Parkea jarrita, amaitu dituzte Damaso auzoko plazaren zorua eta garajeetako sabaia konpontzeko obrak. Konponketa lanen helburua zen azken urteotan auzokideek garajeetan hezetasunarekin dituzten arazoei irtenbidea ematea. Horretarako, Damasoko 1 eta 10 arteko etxe atarietako bizilagunek eta Udalak proiektu bat adostu zuten. Maiatzean hasi ziren obrekin, eta lau hilabete eraman dituzte garajeetako sabaia nahiz auzoko plaza konpontzen. Orain, haurrentzako parkea jarri dute, eta horrekin amaitutzat eman dituzte eraberritze lanak. Guztira, 515.000 euroko aurrekontua izan dute lanek, eta Udalak kopuru horren %30 ordainduko du, "plazaren erabilera publikoa kontuan izanda".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide