Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasaoko bidegurutzearen inguruan gertatu da istripua, 16:15ean. Gizonezkoa da txirrindularia, eta Zumarragako Ospitalera eraman dute, gorputzean hainbat golpe dituelako; dena den, ez dago larri.
Citroen C-15 baten eta txirrindulari baten arteko istripua izan da gaur arratsaldean, Azpeitian, GI-631 errepidean, Lasaoko bidegurutzearen inguruan. 16:15ean gertatu da ezbeharra, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, txirrindularia Zumarragako Ospitalera eraman dute, gorputzean hainbat golpe dituelako. Dena den, jakinarazi dute gizonezkoa ez dagoela larri.