Zumaia-Deba irteera egingo du Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak igandean

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 19a

Izen-ematea 2 euro ordaindu beharko dute mendi bazkunako kide direnek. Gainerakoek, berriz 4 euro. Parte-hartzaileak, igandean 09:00etan autobusez irtengo dira Azpeitiko anbulatorio aurretik.

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, Zumaia-Deba ibilaldia egingo dute igandean, urriaren 22an. Egun osoko irteera izango da, eta ibilbideak 13 kilometro izango ditu guztira. Irteeran parte hartu nahi dutenek gaur, osteguna, izango dute izen-ematea egiteko azken aukera, lagunonakmb.org webgunean. Izen-ematea 2 euro ordaindu beharko dute mendi bazkunako kide direnek. Gainerakoek, berriz 4 euro. Parte-hartzaileak, igandean 09:00etan autobusez irtengo dira Azpeitiko anbulatorio aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide