Ate irekiak egingo dituzte Azpeitiko igerilekuan core, gimbalance, zumba, gold eta jumpfit jarduerak ezagutarazteko

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 19a

Bertaratzen diren herritarrek ordubeteko klasea jasoko dute doan, eta kirol jarduera ezagutzeko aukera izango dute.

Azpeitiko Kirol Patronatuak igerilekuan eskaintzen dituen hainbat jarduera ezagutarazteko, ate irekiak egingo dituzte hurrengo astean, igerilekuan. Bertaratzen diren herritarrek ordubeteko klasea jasoko dute doan, eta kirol jarduera ezagutzeko aukera izango dute. Saio irekietan parte hartu nahi dutenek, ez dute aurrez izena eman behar.
Honakoak dira kirol bakoitza ezagutarazteko eskainiko dituzten saioen egitaraua:
Core:  Urriak 23, astelehena: 11:00etan Urriak 25, asteazkena: 18:00etan Urriak 26, osteguna: 20:00etan Gimbalance: Urriak 25, asteazkena: 10:00etan eta 19:00etan Zumba Gold: Urriak 23, astelehena: 10:30ean Urriak 24, asteartea: 15:15ean Urriak 25, asteazkena: 20:00etan eta 20:50ean Jumpfit: Urriak 24, asteartea: 9:00etan Urriak 26, osteguna: 19:00etan

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide