Gaur ekingo diote Azpeitiko Gaztetxeak antolatutako Sobietar Zine Zikloari

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 19a

Iraultza Sobietarraren mendeurrena da, eta hori aitzaki hartuta antolatu dute zine zikloa. Guztira, lau film eskainiko dituzte. Ostegunetan emango dituzte filmak, azaroaren 16a bitartean. Bestalde, gaur 18:00etan Konfederalismo Demokratikoaren Oinarriak hitzaldia eskainiko dute gaztetxean.

Aurten, 100 urte bete dira Iraultza Sobietarra piztu zela, eta urtemuga horren harira, Sobietar Zine Zikloa antolatu du Gaztetxeak. Gaur, osteguna, emango dute aurreneko ikus-entzunezkoa, 21:00etan hasita. Ikusgai izango den filma Andrei Tarkovskyren Stalker da. Zine zikloa azaroaren 16ra arte luzatuko da, eta guztira lau film eskainiko dituzte, ostegunetan. Honakoak dira egunez egun eskainiko dituzten filmak:
  • Urriak 19 - Stalker (Andrei Tarkovsky)
  • Azaroak 2 - Ashik Kerib (Sergei Parajanov)
  • Azaroak 9 - Octubre (Sergei M. Eisenstein)
  • Azaroak 16 - Ivan El Terrible 1 eta 2 (Sergei M. Eisenstein)
Saio guztiak 21:00etan hasiko dira. Civilizacion capitalista liburuaren aurkezpena Zine zikloaren aurretik, beste hitzordu bat ere badute gaztetxean: Konfederalismo Demokratikoaren Oinarriak  hitzaldia. Bertan, besteak beste, Abdullah Öcalan kurduaren Civilizacion capitalista liburua aurkeztuko dute, 18:00etan hasita. Solasaldia gidatzeaz Sivan Zerdesti arduratuko da, liburuaren itzultzailea eta Kongresu Nazional Kurduko (KNK) kidea da bera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide