Bidelan Programa azaroaren 6an jarriko da abian, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko urr. 18a, 12:27

Bidelan egitasmoaren xedea da langabetuei lanerako bide berri bat sortzen laguntzea. Bertan izena emateko ezinbestekoa da 30 urte edo gehiago izatea eta langabezian egotea.

Bidelan egitasmoaren xedea da langabetuei lanerako bide berri bat sortzen laguntzea. Programa honen helburua da pertsona bakoitzari prestakuntza eta lanerako bide berri bat sortzen laguntzea, bakoitzaren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuz eta Urola Erdiko lana, prestakuntza aukerak eta eskaintzak aztertuz. Programan parte hartzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira:
  • 30 urte edo gehiago izatea
  • Langabezian egotea
  • ESO edota Eskola graduatua tituloa izatea
Egitasmoan interesa dutenek eta programazioaren nondik norakoen berri izan nahi dutenek, Iraurgi Berritzenera (943-85 11 00) deitu edo urolanprest.eus atarira jo dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide