Lodifobiaz hizketan arituko dira zapatuan Azpeitiko Emakumeen Txokoan

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 17a

Bihar, aldiz, El nunca me pego dokumentala ikusteko aukera izango da Emakumeen Txokoan, 18:00etatik aurrera.

18:00etan hasita, hitzaldia eskainiko du Itsaso Ramonak zapatuan, urriaren 21ean, Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Gaian interesa duen herritar oro hurbil daiteke solasaldira. Bertan, honako galdera hauei erantzuten saiatuko dira, besteak beste: "Zein da loditasunaren konnotazioa? Zer da lipofobia? Zer da lodifobia? Zer da lodiaktibismoa? Zertarako balio du gorputz aniztasunaren mugimenduak?". Antolatzaileek dei egin diete gaiaz aritu nahi duten herritarrei, hitzaldira bertara daitezen.

El nunca me pego dokumentala, bihar

Bihar, aldiz, El nunca me pego dokumentala ikusteko aukera izango da Emakumeen Txokoan, 18:00etatik aurrera. Ondoren, solasaldia eskainiko du Irantzu Varela Urrestizalarek. Dokumentalean, hiru emakumek beraien "maitasun" istorietan bizitako indarkeria psikologikoa kontatzen da. Gaztelera da ikus-entzunezkoaren hizkuntza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide