Ostegunean jarriko dituzte salgai 'Go!azen' telesailaren Azpeitiko aurrestreinaldirako sarrerak

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 17a

Urriaren 28an emango dute Soreasun hirugarren denboraldiko lehen kapitulua, bi txandatan, telesaileko protagonistak bertan direla. Etzi, Soreasuko leihatilan erosi ahalko dira txartelak, 18:00etatik 19:30era.

Go!azen telesailaren hirugarren denboraldia hastera doa. Azpeitian lehen kapituluaren aurrestreinaldia urriaren 28an egingo dute eta bertan izango dira, gainera, Go!azeneko protagonistak. Bi saio izango dira, bata 12:00etan eta bestea 16:30ean, bakoitza 2 eurotan. Eta saio bakoitzaren ondoren aktoreekin argazkia ateratzeko aukera izango dute nahi dutenek. Saioetarako sarrerak ostegun honetan jarriko dituzte saltzen, Soreasu antzokiko leihatilan, 18:00etatik 19:30era. Erostaile bakoitzak gehienez 6 sarrera eskuratu ahalko ditu. Sarrerarik geratuko balitz saldu gabe, jakinaraziko du Kulturaz Kooperatibak non jarriko dituzten eskuragarri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide