Gipuzkoako Xake Txapelketako lehenengo txanda jokatu dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 16a

Txapeleketa azaroaren 25ean amaituko da, eta larunbat arratsaldero txanda bana jokatuko dute; datorren larunbatean ere Azpeitian jokatuko dute

Eskualdeko hainbat jokalarik hartu zuten parte lehenengo txandan. (Iñaki Uranga) Gipuzkoako Xake Txapelketako lehenengo txanda jokatu zen larunbatean, Azpeitiko Baigerako laugarren solairuan. Maila absolutuko, eskualdeko bigarren mailako eta eskualdeko hirugarren mailako Gipuzkoako hainbat xake jokalarik hartu zuten parte proban; hala nola, Azkoitiko, Azpeitiko Zarauzko, Elgoibarko, Eibarko, Donostiako, Hondarribiko, Beasaingo, Arrasateko eta Aratxabaletako jokalariak lehiatu ziren. Txapeleketa azaroaren 25ean amaituko da, eta larunbat arratsaldero txanda bana jokatuko dute. Xake jokalariek bakarka jokatuko dituzte 90 minutuko saioak, eta, guztira, 63 jokalari lehiatuko dira. Txapelketak maila igotzeko balioko du, eta, absolutu mailan, Euskadiko Txapelketan sailkatzeko puntuagarria izango da. Txapelketa hauek bakarka izango dira eta 90 min izango ditu jokalri bakoitzak, guztira 63 jokalari, partida hasieran mugimenduko 30seg gehituko zaizkiolarik. Txapelketa hauek maila igotzeko balioko dute edo euskadiko txapelketarako sailkapenenrako baliagarria izango da absolutu mailan. Datorren larunbatean, bigarren txanda jokatuko dute, Baigeran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide