Hernaniko Hatikan taldeak kontzertua eskaini du 'Maitasunaren jaialdia'-n. (Argazkia: Ainitze Agirrezabala)
Eliza ebangelikoaren erreformaren 500. urteurrenaren harira,
Maitasunaren jaialdia izenburupean jardunaldiak egin dituzte gaur, zapatua, Azpeitiko Soreasu antzokian. Gipuzkoako Eliza Ebanjelikoak antolatuta, arratsalde guztian hainbat ekitaldi izan dituzte. Lehendabizi, erakusketa biblikoa zabaldu dute, eta, ondoren,
Erreforma Nafarroan hitzaldia eskaini dute. Maitasunaren jaialdiarekin bukatzeko, Mr. Fe eta Hatikan taldeek kontzertu bana eskaini dute.