Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dokumentalaren egileak, Irantzu Varelak, indarkeria bilaka daitekeen maitasunaz hitz egingo du datorren asteazkenean, 18:00etan hasita, Emakumeen Txokoan.
El nunca me pego dokumentalaz hizketan ariko da lan horren egile Irantzu Varela datorren asteazkenean, hilaren 18an, Azpeitiko Emakumeen Txokoan, 18:00etan hasita. Dokumentalean hiru emakumek beren "maitasun" historietan bizitako indarkeria psikologikoa kontatzen dute, eta Varelak indarkeria bihur daitekeen maitasun hori izango du hizpide saioan.