Erretinosi pigmentarioaren inguruko hitzaldia eskainiko dute bihar, Azpeitiko Sindikatu Zaharrean

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 9a

Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteak antolatuta, erretinosi pigmentarioaren eta ikusmen urriaren inguruko hitzaldia izango da bihar, asteartea, Azpeitiko Sindikatu Zaharrean, 18:00etan hasita. Solasaldiaren helburua da begietako gaitza den erretinosi pigmentarioaz informatzea, gaia gizarteratzea eta herritarrak sentsibilizatzea. Hitzaldian gaixotasuna nola antzeman daiteke azalduko dute, eta gaitzak ekar ditzaken ondorioak ere aipatuko dituzte. Erretinosi pigmentarioa ikusmenaren galera iraunkorra da, eta fase ezberdinetan garatzen da. Aurrenekoan gaueko ikusmenari eragiten dio eta zenbait kasuetan itsumena ere ekar dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide