Zezen Beltz asteburuko Grand Prix solidariorako sarrerak eros daitezke

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 9a

Zezen Beltz IX. asteburua ospatuko dute aste honetan Azpeitian, eta, besteak beste, Grand Prix solidarioa egingo dute, zezen plazan, 17:00etan. Lortutako dirua Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari emango diote, eta bertara joateko sarrerak salgai daude dagoeneko. Azpeitiko Juantxo-txikin, Korralen, Olakorren eta Sanagustinen eta Azkoitiko Elurren eros daitezke sarrerak, hiru eurotan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide