Musika bandak eta bakarlariek kontzertua eskainiko dute igandean, Tuba Jaialdiaren barruan

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 6a

Tuba Jaialdiaren egitarauaren barruan, Azpeitiko Musika Bandak eta bakarlariek kontzertua eskainiko dute igandean, 13:00etan, Soreasu antzokian. Tuba eta Bonbardino topaketen 8. edizioan kontzertu berezia eskainiko dute herriko musikariek, eta hainbat kantutan bakarlari gisa ariko dira Iker Lizartza, Agustin Jimenez eta Beñat Etxabe.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide