Kuadrilla bat, eta askoz gehiago

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 6a

Aisialdiaz gozatzea eta ondo pasatzea da Txolarteko gazteen kuadrillako kideek nahi dutena; integrazioa lortzea dute xede. Denetariko ekintzak egiten dituzte, eta ezinbestekoa da boluntario aritzen diren lagunen babesa. Bihar aurkeztuko dute Atzegiren aurtengo kanpaina, Sanagustinen. Zarautzen, berriz, atzo egin zuten kanpainaren aurkezpena.

Txolarteko hainbat gazte eta haien gurasoak eta boluntario aritzen diren lagun batzuk. (Maialen Etxaniz) Pintxo-poteora irtetea, futboleko partidak ikustera joatea, esku pilotan jolastea eta kartetan aritzea atsegin dute, besteak beste, Txolarteko gazteen kuadrillako kideek. Dantzatzea, kantatzea, bromak egitea edota Zumaiara joatea ere gustuko dute. Helburua da aisialdirako tartea dutenean plan ezberdinak egitea eta ahal bezainbeste gozatzea. Ondo pasatzeko aukera emanda, integrazioa lortzea da xedea. Horregatik, beren kuadrillara batu nahi duten orori dei egin diete, besteak beste, Isis Elorzak, Eli Agirianok, Lander Uriak, Jurdan Arakistainek eta Ainhoa Fernandezek. Kontatu dutenez, Txolarteko gazteen kuadrillako lagunek talde bat dute Whatsappean, eta handik egiten dituzte planak. Bertan adosten dute zer egin. Zapatuetan biltzen dira gehienetan, 8-10 gazte eta 4 edo 5 boluntario, eta egunaren arabera dituzten grinak asetzen saiatzen dira. Kuadrillako kide dira Idoia Imaz, Jon Larrañaga eta Carmen Olano ere, eta haientzat lagun talde horretako partaide izatea "esperientzia ederra eta aberasgarria da", guztiek "elkarrengandik ikasten" dutelako. Jarraitu erreportajea irakurtzen Uztarria.eus-en. Zarautzen atzo aurkeztu zuten Atzegiren kanpaina berria. Honako lotura honetan irakur daiteke atzoko aurkezpenaren harira Zarauzko Hitzan egindako albistea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide