Ostolaza eta Etxeberria, akordioa sinatzen. (Azpeitiko Udala)
Azpeitiko Udalak eta Urola Kostako Hitzak hitzarmena sinatu dute, eta eskualdeko hedabideetan euskara bermatzeko asmoz, 27.000 euro jasoko ditu komunikabideak.
Eneko Etxeberria alkateak eta Uxua Ostolaza Hitzako kudeatzaileak sinatu dute akordioa, eta udalak adierazi du Urola Kostako Hitzak euskararen alde egiten duen lana aitortu nahi duela akordioaren bidez. Izan ere, azpimarratu du Hitza "oinarrizko hedabidea" bihurtu dela Azpeitian nahiz eskualdean. "Euskararen normalizazioan tokiko informazioa euskaraz jasotzea bermatzen duen komunikabidea da, gertuko kontuak, etxekoak, eta herrikoak herritarrei euskaraz jakiteko eta ezagutzeko aukera ematen duena", esan du alkateak.