Banakako Gipuzkoako Xake Txapelketa Nagusia Azpeitian jokatuko da

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 3a

Azpeitia izango da 2017ko banakako Gipuzkoako Xake Txapelketa Nagusiaren egoitza. Urriaren 14tik azaroaren 25era, zazpi jardunalditan banatuko da lehia; horrela, bi data horiekin batera, urriaren 21ean eta 28an, eta azaroaren 4an, 11n eta 18an izango dira txapelketaren egunak. Zapatu arratsaldez izango dira partidak, bat jardunaldiko, Baigerako azken solairuan, 16:00etan hasita. Gipuzkoako maila goreneko txapelketaz gain, eskualdeko bigarren eta hirugarren mailetako partidak ere jokatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide