Ate joka dago Zezen Beltz IX. asteburua

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 2a

Urriaren 13an, 14an eta 15ean izango da. Besteak beste, Sergio Colas entzierro lasterkariari buruzko dokumentala, Grand Prix solidarioa, helduen entzierroa, txikientzako ekintzak...

2015eko Zezen Beltz asteburuko irudia. (Uztarria.eus) Bederatzigarren aldiz antolatu du Zezen Beltz elkarteak udazkeneko aste bukaera berezia. 2008an sortu zuten elkartea, eta hurrengo urtean egin zuten I. asteburua. Harrezkero ez dute hutsik egin. Aurtengo edizioa ere bete-betean dator. Datorren astean izango da: urriaren 13an, 14an eta 15ean.

Urriak 13, ostirala

19:00: Sergio, El documental. Sergio Colas entzierro lasterkariari buruzko dokumentala, Soreasu zinema antzokian. Ondoren, mokadua.

Urriak 14, larunbata 12:30: sokamutur txikia. Ondoren, zezen txikiak eta poniak. 17:00: Grand Prix solidarioa, zezen plazan. Sarrera: hiru euro. Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea diruz laguntzeko ekitaldia. Jokoen ondoren, zezen txikiak haurrentzat. Urriak 15, igandea 12:30: sokamutur txikia. Ondoren, zezen txikiak eta poniak. Ordu berean: txahal saiheski eta oilasko erretzea eta dastatzea pazan, musika alaiturik. Goizean, Zezen Beltz kamisetak eta lepoko zapi gorriak erosteko aukera izango da. 17:00: helduen entzierroa, Artzubitik herriko plazara eta buelta. Ondoren, zezen bolaztatuak, Artzubia kalean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide