Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVIII. zikloa, Azkoitira eta Azpeitira iristear

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 29a

Azkoitian urriko zapatu guztietan eskainiko dituzte organo kontzertuak, Amabirjinaren Jasokundearen Parrokian. Azpeitian, berriz, igandeetan eskainiko dituzte, Loiolako Basilikan.

Azkoitiko Parrokiko organoa. (Maxixatzen.eus) Urriarekin batera iritsiko da Azkoitira eta Azpeitira Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVIII. zikloa. Azkoitian Amabirjinaren Jasokundearen Parrokian eskainiko dituzte kontzertuak, urriko zapatu guztietan, 20:00etan hasita. Aurreneko zuzenekoa datorren urriaren 7an izango da, eta bertan parte hartuko dute Landarbaso Abesbatzak eta Oier Etxaburu organo-jotzaileak. Azpeitiko kontzertuek Loiolako Basilikan hartuko dute leku, igande arratsaldez. Zuzeneko guztiak 20:00etan hasiko dira, eta aurrenekoa urriaren 8an eskainiko dute. Ainhoa Zubillaga mezzoa eta Loreto Fernandez organo-jotzailea izango dira Azpeitiko aurreneko kontzertua eskainiko dutenak. Honakoa da egitaraua, osorik:

Azkoitia (Amabirjinaren Jasokundearen Parrokia)

Urriak 7, zapatua, 20:00etan: Landarbaso Abesbatza. Oier Etxaburu organo-jotzailea. Urriak 14, zapatua, 20:00etan: Giampaolo Di Rosa organo-jotzailea. Urriak 21, zapatua, 20:00etan: Ertizka otxotea. Esteban Elizondo organo-jotzailea. Urriak 28, zapatua, 20:00etan: Organo ikasleen kontzertua.

Azpeitia (Loiolako Basilika)

Urriak 8, igandea, 20:00etan: Ainhoa Zubillaga mezzoa eta Loreto Fernandez organo-jotzailea. Urriak 15, igandea, 20:00etan Franz Hauk organo-jotzailea. Urriak 22, igandea, 20:00etan: Aretxabaleta abesbatza. Jose Luis Frantzesena organo-jotzailea. Itziar Urbieta organo-jotzailea.

Bergara (Santa Marina Parrokia)

Urriak 7, zapatua, 20:00etan:  Bergarako orfeoia. Aitor Olea organo-jotzailea. Urriak 14, zapatua, 20:00etan: Bi zati izango dituen kontzertua. Aurrenekoan:Bernhard Marx organo-jotzailea. Bigarren zatian: Gorka Zabaleta txistua, Jose Javier Lera perkusioa, Fernando Gonzalo organo-jotzailea. Urriak 21, zapatua, 20:00etan: Ainhoa Zubillaga mezzoa. Loreto Fernandez organo-jotzailea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide