Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 28a

Urriaren 15ean ospatuko dute Nafarroa Oinez 2017 Lesakan, Bikin bat in lelopean, eta Nafarroako ikastolen jaira joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik. Autobusa 09:00etan irtengo da Azpeitiko anbulatorio aurretik, eta itzulera 18:00etan izango da. Urriaren 11ko 13:00ak baino lehen eman behar da izena, ikastolako idazkaritzan edo 943-15 12 46 telefonora deituta. Izen-ematea 10 euro ordaindu beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide