Ehundik gora ikasle bildu dira Sanjuandegiko biribilgunean. (Azpeitiko Ikasle Abertzaleak)
Gudari Eguna da gaur, irailak 27, eta horren harira, elkarretaratzea egin dute herriko ikastetxeetako DBHko eta Batxilergoko ehundik gora ikaslek. Sanjuandegiko biribilgunean elkartu dira 12:00etan,
Herri zahar batek bide berritik ekingo dio ametsari lelopean. Gaur, asteazkena, nahiz zapatuan Angel Otaegiren eta Juan Paredes Manot
Txikiren omenez egingo diren
ekitaldietan parte hartzera deitu dituzte ikasleak zein gainerako herritarrak.
Gaurko egunez duela 42 urte, Francoren erregimenak ETAko kide Angel Otaegi nuarbetarra eta Juan Paredes Manot
Txiki zarauztarra hil zituen, FRAPeko beste hiru kiderekin batera.
Zarautzen, berriz, Juan Paredes Manot Txiki gogoratu dute. Ahaztuak 1936-1977 elkarteak antolatuta, Zarauzko hilerrian elkartu dira Txikiren familiako kideak, herritarrak eta erakundeetako ordezkariak omenduaren hilobiaren aurrean.
Hona hemen, eguerdiko ekitaldiaren bideoa.