BBT Irteera, iganderako
Urriaren 8rako BBT irteera antolatu du Lagun Onak MBk. 09:00etan jarri dute hitzordua kiroldegi aurrean. Handik, Iraeta aldera joango dira, eta Arroa Beheara igarota, Oikiatik eta Aizarnazabaldik pasatuko dira. Ibilbidea amaitzeko, Azpeiti aldera itzuliko dira. Behin irteera bukatuta, parte-hartzaileek mokadutxoa egingo dute Lasaoko Elkartean.Mugikorrerako GPS ikastaroa
Urriaren 9an, aldiz, mugikorrean GPSa erabiltzeko ikastaroekin hasiko dira. Oraindik badaude plaza batzuk izena eman nahi dutenentzat.
Oruxmaps –mendiko nabigazioetarako mugikorreko aplikazioa– erabiltzen ikasiko dute ikastaroan parte hartzen dutenek. Aplikazioaren menua eta konfigurazioa edo ibilbideen eta datuen grabazioa nola egin irakatsiko dute antolatutako saioetan. Horrez gain, WPTs, track-ak eta Ibilbideak zein datuak exportatzen eta partekatzen ikasiko dute saioetan parte hartzen dutenek, baita bilbideen analisia, estadistikak eta grafikoak egiten ere. Mapak jaisteko argibideak ere jasoko dituzte, mendiko segurtasunerako aplikazioa, Alpify, nola erabili ikastearekin batera.
Ikastaroa bi saiotan eskainiko dute, urriaren 9an eta 10ean (asteartea eta asteazkena), 18:30etik 21:30era, mendi bazkunaren egoitzan (Eliz Kale 21).
Lagun Onak Mendi Bazkunako bazkideek 60 euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta bazkide ez direnek, 65 euro. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek lagunonakmb.orgatarian eman beharko dute izena, urriaren 4a baino lehen.