Erakusketa berria jarri du Azpeitiko Argazki Elkarteak Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 26a

Mendi bazkunak Elizkalean duen tabernan jarri ohi ditu irudiak argazki elkarteak. (AAE) Atzo, astelehena, berritu zuen Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan (Eliz Kale 21) izan ohi duen argazki erakusketa. Oraingoan ere elkarteko argazkilarien irudiak dira bertan ikusi ahal izango direnak. Mikel Cagigalen, Valen Garciaren eta Juan Mari Ibarzabalen argazkiek osatzen dute erakusketa. Nahi duen herritar orok izango du argazkiak ikusteko aukera, azaroak 27ra arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide